Hala Bedik euskara hutsezko irratia jarriko du abian abenduaren 28an

hirinet 2013ko abenduaren 20a

halabediHala Bedi irratiak euskara hutsezko irratia abian jarriko du abenduaren 28an, inuzente egunean hain zuzen ere. Irrati librearen bigarren emisioa, Hala Bedi bi,  88.8 FM dialean entzun ahal izango da

 

Gaizka Amondarain Hala Bediko kideak esan bezala, “hasiera xumea izango da, apurka-apurka bidea egiten eta etorkizunean handituz joango.Bertan entzuleek batez ere musika aurkituko dute, eta musika esaten dudanean Hala Bediren filosofiari jarraiki, beste irrati batzuetan entzuten ez dena musika hori esan nahi dut, beste irrati batzuetan lekurik ez duten taldeei leku egingo baitiegu. Euskarazko musikari garrantzia emango diogu baina horrek ez du esan nahi bakarrik euskarazko musika jarriko dugunik”.


Horrekin batera,  gai ezberdinak jorratuko dituzten irratsaio txikiak edo pilula radiofonikoak ere eskainiko ditu irrati berri honek. “Zerbait feskoa izango da eta nire ustez jendea gustura entzungo duen irratia izango da”, gaineratu du.


Abenduaren 28an egingo den lehenengo emisioa kaletik egingo da, 12.00etan faroloian hasita, eta “umorez jositako egun osoa izango da ondoren, hiriko kaletatik barrena”.

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago