Abortuaren Legearen erreformaren aurkako mobilizazioa egingo da Gasteizen

hirinet 2013ko abenduaren 20a

aborto_eskubideGaur, abenduaren 20an, Abortuaren Legearen erreforma onartuko du Espainiako Gobernuak. Horregatik, hainbat dira hiri ezberdinetan egingo diren mobilizazioak. Gasteizen, abenduaren 21ean, larunbatean, 12.30etan izango da, Andra Mari Zuriaren plazan.

Egun Abortuaren inguruko araudia  Europan egun dauden epeetan oinarrituta dago, hau da, hamalaugarren asteko epea du emakumeak abortatzeko, eta 22. astera arte fetoaren malformazioen ondorioz; eperik gabe, berriz, amaren bizitza arriskuan egonez gero. PPk aukera horiek denak kendu nahi ditu, eta abortatzen utzi soilik oso egoera konkretuetan. Alberto Ruiz Gallardon Espainiako Justizia ministroa malformazioen kasuan abortatzeko eskubidea kentzearen alde agertu da.

 

Iturria: Berria

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago