San Silvestre lasterketa 7,250 kilometroraino luzatuko da 31. edizioan

hirinet 2013ko abe. 19a, 22:37

sansilvestre13Dagoeneko irekita dago izena emateko epea, abenduaren 23ra arte; internetez baino ezin da egin

Abenduaren 31n, asteartearekin, ohiko San Silvestre herri lasterketa egingo da. Lasterketa 7,250 kilometroraino luzatuko da 31. edizioan, eta soilik herritarrentzat izango da. Joan den astelehenean ireki zen izena emateko epea, abenduaren 23ra arte; internetez eman behar da izena, maratoi erdiaren web-orrian.

 

Bi multzotan banatzen da lasterketa:

Txikien lasterketa

14 urtera arteko haurrentzat; 1.100 metro egingo dituzte, erdigunetik. Irteera eta helmuga Olagibel kalean jarriko dira. Lasterketa 17:30ean hasiko da, eta izena ematean 2 euro ordaindu beharko da. Gehienez 1.000 leku izango dira.

 

Lasterketa herrikoia

14 urtetik gorakoek har dezakete parte. Korazonisten kaletik irten eta Errege atean barrena igaroz Olagibel kalean izango dute helmuga, 7,250 km egin ondoren.

 

Lasterketa 18:30ean hasiko da. Gehienez 4.000 dortsal jarriko dira, izena emateko 4 euro ordainduta. Kuota bakoitzaren euro bat Arabako Zeliakoen Elkarteari (EZEBA) emango zaio.

 

Parte hartzen dutenei dortsala eramateko gomendatzen diete Udalak eta antolatzaileek, hartara istripu aseguruaren babesa izango baitute proban.

 

Maratoi Erdiaren erabateko arrakasta

Joan den igandean, abenduak 15, korritu zen Gasteizko Maratoi Erdia. Probak errekorrak gainditzen jarraitzen du, 4.000 lasterkarik baino gehiago eman baitzuten izena; horietatik, % 11 emakumeak ziren. Parte hartzaileen % 52 Arabatik kanpokoak izan ziren: % 13 Bizkaikoak, % 11 Gipuzkoakoak, eta gainerakoak penintsulako beste leku batzuetakoak.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide