Olentzero eta Mari Domingi Zabalganan

hirinet 2013ko abenduaren 19a

Olentzero-zabalganaAurten ere Olentzero Zabalganara etorriko da bisitan, eta berarekin batera, Mari Domingi. Zabalganako basotik etorriko dira eta arratsaldeko 18:00etan basoaren sarreran (Mariturriko Bulebarraren 26garren zenbakian) izango dira.

 

Bertatik, kalejiran joango dira auzoan zehar Zabalgana ikastetxeraino. Bertan jaialdia egingo da Mari Domingi eta Olentzerorekin batera, dantzak, kantak eta beste hainbat ekintza egongo direlarik beren etorrera ospatzeko. Hotza egingo duela aurreikusten denez eta Olentzerok eta Mari Domingik haurrak zaindu nahi dituztenez, jaialdiaren bukaeran txokolate beroa egongo da.


Noiz? Abenduaren 20an, ostiralean, 18.00etan

Non? Zabalganako basoaren sarreran (Mariturriko Bulebarraren 26garren zenbakian) eta ondoren, Zabalgana ikastetxean

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago