Bitartean, beren eskutitzak entregatzeko desioz dauden umeek Olentzeroren postontzia aurkituko dute Goiuri jauregian abenduaren 23ra arte, honako ordutegiarekin: astelehenetik ostiralera: 10:00 -21:00/ Larunbatean eta igandean: 11:00 - 14:00 eta 16:00 - 21:00.
Izan ere, abenduaren 24ra arte itxaron beharko dute Gasteizko haurrek Olentzerorekin zuzen-zuzenean hitz egiteko aukera izateko, udaletxean egongo baita goizeko 11.00etatik 14.00ak arte.Olentzerok bidezko merkataritzako gozokiak banatuko ditu haur guztien artean.
Arratsaldean Olentzeroren desfilea izango da. 18.00etan hasita, honako ibilbidea egingo du: Iparralde gizarte etxea, Legutianoko atea, Frantzia kalea, Bake kalea eta Olagibel kalea, Espainia plazan amaituko da. Bertan, Folklore Akademia, Arabako Dantzarien Biltzarra, Olabide Ikastola eta Indarra dantza taldea izango dira Olentzerori laguntzen. Horrela, erraldoiak, baserritarrak, Gargantua eta buruhandiak izango dira Olentzerorekin hain hitzordu garrantzitsuan.
19.00etan Olentzerok agur esango du Udaletxeko balkoi nagusitik eta haren kanta abestuko dute bertaratzen diren guztien artean.
Abenduaren 23an, 'Olentzeroren ametsa' ikuskizuna egongo da Mendizorrorretzeko kiroldegian.
Entzun HirinetFM irratsaioan Olentzerori egin genion elkarrizketa
{mp3}olentzero_elkarrizketa{/mp3}
Urtero bezala, Olentzerok ez du bere hitzorduari uko egingo eta abenduaren 24an Gasteizera etorriko da bere eginkizuna betetzera.