Gabonetako nekazaritza azoka gaur ospatuko da Plaza Berrian

hirinet 2013ko abenduaren 17a

eguberriko_azokaEguberriak direla eta, nekazaritza eta eskulangintza azoka egingo Gasteizen, ohi bezala Gabon-egunaren aurreko ostegunean. Beren nekazaritza produktuak eta eskuz landutako janariak aurki daitezke. Gaurkoan 56.edizioa ospatuko du azoka honek eta bertan 124 salmenta-postu bilduko dira. Azoka goizeko 09.00etan hasi eta 16.00etan amaituko da.

 

Batez ere, Arabako ekoizleak aurkituko ditugu baina Bizkaiko, Gipuzkoako, Nafarroako, Errioxako, Kantabriako, Galiziako eta Frantziako produktuak ere izango dira. Produktuei dagokionez, barazkiak, lekaleak, gaztak, eztiak, hestebeteak, kontserbak, ardoak, ogia etab. luze bat topatuko dugu. Eta jakina, taloa eta sagardoa ez dira faltako!

Noiz? Abenduaren 19an, ostegunean, 09.00etatik 16.00ak arte

Non? Plaza Berrian

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago