Haaly Poular hiztunen elkarteak Afrikar Jaia ospatuko du abenduaren 20an

hirinet 2013ko abenduaren 18a

PoularKartelaMiniautraaAbenduaren 20an Haaly Poular hiztunen elkarteak jai berezia antolatuko du Gasteizko Gaztetxean.

Haaly Poular Afrikako hainbat herrialdeetan hitz egiten den hizkuntza da eta elkarte honen kideek euren hizkuntzaz gain, euren kultura ezagutzera eman nahi dute gasteiztarren artean. Horretarako, Guinea Conakryko umeei laguntzeko festa solidarioa egingo dute. Bertan, hitzaldiak, luntxa eta musika izango dira.


Noiz? Abenduaren 20an, ostiralean, 21.00etan

Non? Gasteizko Gaztetxean

 

PoularKartela

 

 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago