Manifestazioa Bilbo plazatik aterako da arratsaldeko 19:00etan eta honen helburua erantzun soziala ematea da gobernuak egindako erreformen aurrean: Wert legea, Kode Penalaren erreforma edo Toki Administrazio erreforma beste batzuen artean.
Araba Borrokan-ekoek diotenez, "gobernuak hartutako erreforma hauek gure lan harremanetarako esparrua erasotzen dute eta zuzeneko eragin negatiboa daukate arabar gizartean". Horretarako, plataformak adierazi du beharrezkoa dela erakunde sindikalak, ikasleak, langabetuak eta orokorrean arabar biztanleak erreforma hauen kontra elkartzea. Hori dela eta, manifestaldian parte hartzera gonbidatzen ditu.
