Pou anaiak Himalaiara doaz 2014an

hirinet 2013ko abenduaren 18a

pou-anaiak-biakHirineterako elkarrizketa batean aurreratu ziguten moduan, Pou anaiek Himalaiarako espedizioa  2014ko udaberrian egingo dute, urte berriko helburu moduan.

 

Horrela iragarri zuten Gasteizen egindako prentsaurrekoan, Iker eta Eneko Pou anaiek euren 2013 urteko abenturen balantzea egin baitute jendearen aurrean. Datorren urtean prestatzen ari diren espedizioa euren erronka garrantzitsuenetarikoa izango dela adierazi zuten. Indiako mendia igoko dutela aurreratu zuten, "6.000 eta 7.000 metro artekoa" baina ez zuten izena zehaztu.

 

2013an  urtean zehar egindako espedizioekin pozik daudela adierazi zuten; izan ere, aurten Cerro Torre gailurra menperatu dute Argentinako Patagonian. Gainera, FEDMEren eskutik (Mendi eta eskalada espainiar federazioa) sari bat jaso dute anaiek euren kirol-ibilbideagatik.

 


 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago