Kakiturriko afaria bertso eta kantu giro ederrean

hirinet 2013ko abenduaren 18a

kakiturriAbenduaren 13an GEUk eta Mintzalagunak antolaturik, afari ederra egin zen Ehariko Kakiturri elkartean: entsalada, legatz goxo-goxoa eta tiramisua. Gero ez ziren falta bertsoak Asier Otamendi, Juan Mari Juaristi, Rikardo Glz. de Durana eta Xabi Lopez de Santiagoren eskutik.

 

 

Beittok bere "Testamentua"ren berri eman zigun idatzizko bertsoen bidez. Amaitzeko Felipe Zelaietak eta bere gitarrak gidaturik kantuan aritu ginen, ia ia eztarriak urratu arte..


Urtarrilaren amaieran bigarren afaria egingo da. Adi egon eta horren berri ematen dugunean anima zaitez...

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago