'Abestu eta jolastu euskaraz' ikastaroa

Euskararen Agenda 2013ko abenduaren 17a

zuia_ikastaroa_2013Jolasak ezinbesteko garrantzia dauka haurraren garapenean eta hizkuntzaren normalizazioaren eremuan. Gozatzen duten bitartean, euren euskararekiko motibazioa, ezagutza eta erabilera areagotzen da. Kasu askotan, zenbait hezitzailek ez du euskarazko abestiak eta jolasak ezagutzeko aukerareik izan eta haurrekin erabiltzeko baliabideak falta ditu.

Noiz? ABENDUAren 21ean eta ABENDUAren 28an. Larunbatak. Goizeko 10.00 - 14.00

Izen emateko azken eguna: ABENDUAren 19a (Urkabustaizko liburutegian edo euskara@cuadrillazuia.com helbidera mezu bat idatziz)

Nori zuzendua? Begiraleak, irakasleak, gurasoak...

Antolatzaileak: Zuiako Kuadrilla eta Urtxintxa eskola

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago