Ikurrina bat Nejapan

hirinet 2013ko abenduaren 17a

ikurrina-nejapan_txikiEz dakit oraindik han egongo den. Argazkia 2000. urte ingurukoa da, Gasteizko udalak oraindik bere aurrekontuaren %0,7a garapenerako lankidetzara bideratzen zuenean.

 

Bitxia zen Gasteizen eta Nejaparen orduko harremana: Gasteizko udalean sartu berria zen PPko alkate Alfonso Alonso eta haren zinegotziak, eta FMLNrekin borrokan egin zuen Nejapako alkate Rene Canjura elkarrekin ikustea "txokantea" zen batzuetan. Nejapa ezkerreko alkatea zuen herritxo bat zen San Salvadorretik 20 bat kilometrora, eskuineko ARENA alderdiak kontrolatutako udalerriz inguratuta.

ikurrina-nejapan

 

 


 

Orduan gasteiztarrok aberatsagoak ginen eta papurrak hirugarren munduari emateko moduan geunden. Orain pobreak garela uste dugu.


Nejapako udaletxearen aurrean saskibaloi zelai bat eraiki zuten, eta laguntzaren oroigarri gisa, bi ikurrina eta gure hiriaren izena, gaztelaniaz eta euskaraz, ikurrinen gainean eta azpian.


Geroago laguntzak jarraitu zuen eta urak arazteko estazio bat ere egin zuten AMVISAren laguntzarekin. Baina lankidetzaren emaitzarik ikusgarriena "Polideportivo Vitoria-Gasteiz" izenekoa izan zen: igerilekuak, futbol zelaia, etab. zituen kirolgunea. Berehala hiriburuko eta inguruko herrietako jendearen erakargune bihurtu zen. Justu proiektu horretan Gasteizek ez zuen diruz gehiegi lagundu, baina gure hiriak Nejaparekin izan duen 15 urte inguruko lankidetza iraunkorraren omenez eman zioten izen hori.



Egilea: Asier Sarasua

 


 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago