Gazte Capital, Gasteiz hiri gazteagoa bihurtzeko proiektua

hirinet 2013ko abenduaren 12a

gazte_capital_irudiaGreen Capital kasuan bezala, Europar Batasunak Youth Capital izendapena lortzeko deialdia luzatzen du eta aurkezten diren hiri guztien artean bat aukeratzen du. Zentzu honetan, martxan da Gazte Capital proiektua Gasteizen, baina ez bakarrik Europatik errekonozimendu hori lortzeko asmoarekin, baizik eta gurea hiriburu gazteagoa bihurtzeko helburu sendoarekin.

 

Gazte Capital proiektuaren gidariak gazteak behar dira izan, horregatik, proiektuari forma ematen hasteko abenduaren 20an, 17.30ean, Aldaben Gizarte Etxean egingo dute topaketa. Xehetasun guztiak Ainhoa Villaverde Gazte Capital proiektuaren arduradunak Hirinet FM irratsaioan kontatu dizkigu:


{mp3}HirinetFM_GazteCapital_elkarrizketa_Ainhoa{/mp3}

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago