Asiako ehungintzako langileen egoera salatzen duen ‘Harimakila’ erakusketa Montehermoson ikusgai

hirinet 2013ko abenduaren 12a

harimakilaMobiolak Kultur Elkarteak eta Setem Hego Haizea elkarteak HARIMAKILA proiektua aurkeztuko dute abenduaren 12an Montehermoso Kulturunean. Proiektu honen helburua, Arropa Garbia Kanpainaren salaketan oinarrituta, Asiako ehungintzan lan egiten duten langileek jasaten duten giza eskubide urraketen inguruan sentsibilizatzea da.

 

Gasteizko Montehermoso Kulturunean eraikitako instalazio interaktibo batean gauzatzen da proiektua. Instalazio hau Gasteizko hondakinak berrerabiliz eta Asiako lantegien egoera eta egituran inspiratuta sortu da. Hartara, ikusleek Asiako ehungintzan lan egiten dutenen bizi-baldintzak sentitu ahal izango dituzte.


Mobiolak Kultur Elkarteak eta Setem Hego Haizea elkarteak batera aurkeztu duten ‘Harimakila’ proiektu hau Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak eta Montehermoso Kulturuneak elkarrekin egindako “Giza Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa 2013” deialdi publikoan  hautatua izan da.


Proiektuaren nondik-norakoak erakusten dituen bloga sortu du Mobiolak kultur elkarteak: Harimakila-ren bloga 


HARIMAKILA proiektuaren aurkezpena

Noiz? Abenduaren 12an, ostegunean, 19:30ean 

Performance-a eta taldekako bisita egongo dira.


Erakusketa 

Noiz? Abenduaren 12tik Urtarrilaren 12ra

Non? Montehermoso kulturunean

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago