Liburuaren idazleen eskutik, drogen inguruko solasaldi bat antolatuko da. Parte hartzaileak Unai Pérez de San Román (AI Laket!!), Martín Barriuso (Pannagh), Xabier Arana (Kriminologiaren Euskal institutua) eta Aratz Porras (Hazgarri. Jeiki fundazioa) izango dira. Moderatzaile lanetan David Peré Martínez Oró (Idazlanaren argitaratzailea. Igenus fundazioa) izango da.
"De riesgos y placeres, manual para entender las drogas" lanean, 35 egile ezberdinek parte hartu dute, gaur egungo droga kontsumo ohituren birpasa bat eginez hauen arriskuak eta kalteak gutxitzeko helburuarekin.
Beraz, gidaliburu honen helburua drogen inguruko kontzientziazioa sustatzea da, hauek dakarten arriskuak gutxitu daitezen. Horretarako, erakutsiko da drogak guztiz gizarteratuta daudela gaur egun eta hauek ulertzea eta hauekin elkarbizitzan egotea garrantzitsua dela.
Non? Parral tabernan
Noiz? Abenduaren 12an, 19.00etan
