SERSO Euskal Herria elkarteak sentiberatze kanpaina egin du 14 ikastetxetan eta Vitoria-Gasteizko Udaleko Ludoteken Sarean. 1.500 umek hartu dute parte eta Colliqueko neska-mutil langileekin solidarizatu dira; horretarako, euren jostailuak eman dituzte saltzeko. Gainera, ume horietako zenbaitek, beren gurasoen laguntzaz, Azoka Txikiko standetan lagunduko dute jostailuak saltzen.
Azoka Txiki honetan 34 saltoki egongo dira eta horrez gain, hainbat lantegi (mahuka hegalariak eta Magia Solidarioa), ikuskizunak (Ipuin ilustratua eta “Pon eta Pa pailazoak”) eta hiriko umeek egindako lan solidarioen erakusketa izango dira. Beste aldetik, kanpaina diruz laguntzeko aukera egongo da, Colliqueko umeek eginiko koloretako abalorioak erosiz.
Ordutegia: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00.