Jogurta

hirinet 2013ko abenduaren 11

yogurra_txikiaKaixo lagun, gaur jogurta sartuko dugu gure egunerokoaren gurpilean. Berarekin, elkarbizitza oso erraza da: pixka bat gorde, esnea (gaingabetua ere posible) gehitu, eta bestea jan.



 

 

 

Pausuak:

- Jogurt gehiena jan eta umm esan.

- Gordetakoari esnea gehitu.

-- (hozkailutik kanpo utzi eta) 24h itxaron.

 

jogurta-geziekin


...eta hiru pausu horiek usque ad mortem (ondo egiten baduzu zure mortem, ez jogurtarena). Neguan gehiago kostatzen zaio, beraz ekoizpena bi lerrotan jarri daiteke 48 ordutan jateko.Etxean bi bazarete, 3 ontzi jartzea ideia ona da: bi jan eta bestea hirutan banatu egunero. Udaran, berriz, edo asteburuan kanpora bazoaz, jogurta moteltzeko hozkailuan gorde.


On egin!


PD: Jogurta eskatzeko revoluhome@gmail.com helbidera idatzi, Errekaleorren edo unibertsitate inguruan jaso ahalko duzu.


Egilea: @revoluhome proiektua

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago