Amets Arzallusek irabazi du Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013

hirinet 2013ko abenduaren 16a

btn13_ametstxapelaAmets Arzallus izango da Euskal Herriko txapelduna hurrengo lau urteotan, atzo BECen jokatu zen finala irabazita.

Txapeldunarekin buruz burukoa jokatuta, bigarren postua Maialen Lujanbiorentzat izan da. Igor Elortzak, aldiz, hirugarren postua eskuratu zuen. Horrela, lehen aldiz txapela Iparraldera joan da. Atzoko finalean 13.500 bertsozalek segitu zuten saioa bertatik bertara eta izugarrizko giroa bizi izan zen egun osoan zehar BECen.


Finaleko puntuazioa honela geratu zen: Amets Arzallus 1737,5, Maialen Lujanbio 1686,5, Igor Elortza 1164, Aitor Mendiluze 1155, Aitor Sarriegi 1106, Unai Iturriaga 1099, Beñat Gaztelumendi 1099 eta Sustrai Colina 1082,5.


btn13_ametstamaialen

 

btn13_Zaleak

 

 


Argazkiak: Gari Garaialde

Iturria. Bertsozale Elkartea

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago