'HERRITMO' Oreka Tx, Kukai eta Kalakan

Euskararen Agenda 2013ko abenduaren 10a

herritmoDantza, musika, kantua eta herri-kirolak eszenaratzen dituen ikuskizuna da Herritmo. Oreka TX musika taldeak, Kukai Dantza Konpainiak eta Kalakan hirukoteak bat egindute erronka berri honetan.

Noiz? ABENDUAren 18an, asteazkenean, 20.30ean

Non? PRINCIPAL ANTZOKIAN

Sarrerak: 21/18/12 eurotan

Informazio gehiago: www.vitoria-gasteiz.org

Taula gainera elementu tradizionalak ekarrita, indarra eta orekaren inguruan hausnartu nahi izan dute, proposamen garaikidea plazaratuta. Herri-kirolak ikuspegi artistikotik landu dira, lanbideen mugimenduak koreografia bihurtuz eta baserriko lanabesak soinu-tresna modura baliatuz.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago