GKEren antzerki ekintza lankidetza murrizketen kontra

hirinet 2013ko abenduaren 9a

GKEantzezpena

Euskal garapenerako GKEek antzerki ekintza baten bidez  Gasteizko Eusko Legebiltzarraren aurrean antzeztu dute nolako itomena bizi duten Eusko Jaurlaritzako lankidetza politikako murrizketen ondorioz.

 

GKEek jendeari erakutsi nahi izan dio Eusko Jaurlaritzak erabakitako aurrekontu politikoek duten alde okerrenak erreibindikatuz murrizketa hauek pobrezia eta ezberdintasun ekonomikoak areagotzen dituztela.

 

Gogoratu dutenez, “ezinezkoa da pertsona makalekiko elkartasunari uko egitea. Pobrezia eta bazterkeriarekin bukatzea gauza egingarria da eta gainera obligazio etiko eta politikoa ere bada jendearen giza eskubideak bermatzeko. Eta hori guztia posible da aurrekontu sozial eta solidario batzuekin”.


Euskal Autonomi Erkidegoko aurrekontu orokorren lege proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketen eztabaida eta bozketa dela eta, Euskadiko Garapenerako GKEek salatu dute murrizketa horiekin itota eta ezinduta geratzen ari direla.

Proiektu horretan 35.126.630 euroko partida bat dago garapenerako nazioarteko lankidetzarako, hau da, aurrekontu osoaren %0,34. Horrek esan nahi du 2014an ere ez dela beteko 2007ko Lankidetzaren Euskal Legea, zeinaren arabera Eusko Jaurlaritza behartuta zegoen bere aurrekontu osoaren %0,7 lankidetzara bideratzera 2012tik aurrera. 

Murrizketa horiekin Eusko Jaurlaritzaren lankidetza politika 2006ko mailara jaisten da berriz, hots, Lankidetzaren Euskal Legea artean onartu gabe zegoen garaiko mailara. Orain, krisiak berebiziko indarrez kolpatzen gaituen garai honetan, sekula baino gehiago erakutsi behar dugu zeintzuk diren gizarte bezala garabiltzaten baloreak.

 




Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago