Disko berriaren izenburua, alegia, taldeak entseguak egiteko erabiltzen duen Andoaingo Agerre baserriarena da hain zuzen ere, non taldekideak hainbat ordu pasa dituzten abestiak prestatzen.
Maketa bat, hiru disko, 200 kontzertutik gora eta 4 urteko isilunearen ondoren, abesti berriekin datoz gipuzkoarrak, hainbat estilo ezberdinen nahasketarekin; izan ere, taldekideek adierazi dute abesti bakoitza aurrekoaren oso modu ezberdinean dagoela landuta, esanez; melodia, erritmoa eta instrumentazioa guztiz lotuta dagoela abestiak kontatzen duenarekin.
Kauta taldeak zenbait bitxikeria berri sartu ditu disko honetan, hala nola: haize instrumentuak; tronboia eta tronpeta, Saharako umeen ahotsak eta ahots falsettoak.
Kauta taldeak lan berria aurkeztu du'Agerre' izenpean.