Irakurle Kluba: 'Itzalen itzal' Juan Garzia

Euskararen Agenda 2013ko abenduaren 9a

Gasteizko Irakurle Klubean urtea agurtzeko Juan Garziaren Itzalen itzal ipuin-bilduma izango dute mintzagai. Aurreikusitako hitzordua egun bat atzeratu dute idazle solasaldian egon ahal izateko.

itzalenitzalNoiz? ABENDUAren 20an, ostiralean, 20.00etan

Non? IGNACIO ALDECOA kultura etxean

Liburua: Itzalen itzal, Alberdania (1993)

Informazio gehiago: www.alberdania.net



 

Narrazio gidari bat ageri da Itzalen itzal ipuin-bilduman, hainbat ipuin biltzen dituena. Eta narrazio gidari horrek garrantzi handiagoa hartzen du, gainera, liburuan aurrera egin ahala, ipuin ttiki distiragarriek baino. Marrubi-sorta baten antzera antolatuak ageri dira ipuinak, eta landare-zurtoin batek lotzen ditu. Bidaia bat da landare-zurtoina. Bidaia bat Italian barrena eta Erdi Aro eta Berpizkunde garaian atzera, gaurko gizakiaren ikuspegitik bada ere. Hamaika hiri ikusiko ditu irakurleak, auto baten leihotik bezala pasatzen; autoan bertan gertatzen denari jarri beharko dio, ordea, arretarik handiena.


* Gasteizko Irakurle Klubaren 13/14 ikasturtea: liburuen zerrenda

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago