'Jainko txiki eta jostalari hura'

Euskararen Agenda 2013ko abenduaren 5a

jainko_txiki_jostalariaKirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Mikel Valverde. Taldea 2003an izan zen lehenengoz New York hiriko Bowery Poetry Club aretoan, "Zaharregia txikiegia agian" izeneko lehen CD liburua estreinakoz aurkezten.  Hamar urteren ostean, New Yorkera itzuli dira eta CD liburu berriaren zuzenekoa aurkeztu dute. New Yorken aurkeztutako lan hau Gasteizen ere ikusteko aukera izango dugu.

Noiz? ABENDUAren 14an, larunbatean, 20.00etan

Non? ARTIUM museoan

Sarrera: 10 / 12 euro

Informazio gehiago: www.artium.org

Abestiak, poesia, musika eta ikus-entzunezko proiekzioak uztartzen ditu ikuskizunak. Hiru musikariak eta idazlea izango dira taula gainean, eta gitarra elektriko zein akustikoa, mandolina, biolina, sintetizadoreak, perkusioa, ahotsak eta poesia errezitaldiak entzuteko parada eskainiko dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago