Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lehendakari Iñigo Urkulluk deituta lehendakaritzan egin den ekitaldiaren aurretik elkarretaratzea egin du EHEk "Jaurlaritzaren #iruzur #mundiala" lelopean. Hala, Jaurlaritzak gaurko abian jarritako "#Mundiala" egitasmoaren atzean ezkutatzen den iruzurra salatu nahi izan du eragile euskaltzaleak. Salatu nahi den iruzur horren nondik norakoak EHEko kide Nestor Estebanek sinatutako gutun irekian daude (atxikian duzue). Aipatu gutuna Urkullu lehendakariari eskura eman ahal izan dio Estebanek.

Egilea: Euskal Herria Euskaraz
Euskal Herrian Euskaraz (EHE) herri mugimenduko eragile euskaltzaleak abenduaren 3ko Euskaren Nazioarteko Egunaren harira esan eta egindakoen berri eman nahi dizuegu.