Zaballako presondegiko emakumeekin egindako SelfFOCUS proiektuaren aurkezpena eta erakusketa

hirinet 2013ko azaroaren 28a

SelfFOCUS_kartelaAbenduaren 2an SelfFOCUS Zaballako presondegian atxilotuta dauden emakumeek egindako argazkigintza proiektua aurkeztuko du Enelu elkarte gasteiztarrak.

 

Proiektu hau Argazkigintza Parte-hartzailea du oinarritzat eta bertan Zaballako presondegian atxilotuta dauden 25 emakumek parte hartu dute, ENELU elkarteko ikus-artearen profesionalak kideekin batera.


Lau hilabeteetan Zaballako presondegian atxilotuta dauden emakume talde bat argazkigintzan abiatu da, kamera harremanetarako eta beren kezkak adierazteko lanabes gisa erabiliz eta argazkigintza lan bat gauzatu dute, datorren abenduaren 2an, 12.30ean, Artiumen aurkeztuko dutena. Egun horretan solasaldia izango da eta bertan, Eneluren arduradunek, proiektuan parte hartu duten hainbat emakumek zein Zaballa presondegiko ordezkariek parte hartuko dute. Horrekin batera, prozesua biltzen duen dokumental laburra egongo da ikusgai. Argazkigintza lana biltzen duen erakusketa 19.00etan inauguratuko da Ibaiondo Gizarte Etxean eta ondoren Gasteizko eta Bilboko beste erakusketa aretoetara eramango da. (Hegoalde G.E. eta Pilar G.E)


Enelu elkarteak ikus-arteak eta argazkigintza parte hartzailearen bidez sormena, hausnarketa, elkarrizketa eta pentsamendu kritikoa garatzeko jarduerak egiten dituena. Oraingoan, lantegia Arabako presondegian gauzatu dute eta bertan atxilotuta dauden emakumeak argazkigintzara hurbildu ditu, kultura-ekintza baten inguruan elkarrekintzarako, adierazpenerako eta harreman positiborako espazio bat sortuz. Horretarako, lantegian parte hartu duten emakumeek argazki-kamera eta argiztapen ekipoa erabiltzeko jarraibideak jaso dituzte eta proiektu pertsonalak zein taldekoak sortzeko laguntza izan dute, batez ere, erretratua eta autorretratua landuz. Orain aurkezten duten lan hauetan beren ametsak, emozioak, beldurrak eta egunero askatasunik gabe bizitzeak suposatzen duena dute mintzagai.


SelfFOCUS proiektuaren oinarrian Argazkigintza Parte-hartzailea dago, zeinaren bidez norberaren interesetan eta ideietan oinarritutako argazkigintza lana gauzatzeko baliabideak eskaintzen dizkien gizabanako zein kolektiboei, bereziki talde gutxietsiei. Norbanako hauei ahotsa, boterea eta kontrola ematea du helburu.


La Caixa-ren Gizarte Ekintzaren ‘Gizartea Hobetzeko Artea’ deialdian aukeratua izan da SelfFocus proiektua eta La Caixaren Gizarte Ekintzaren, Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen eta Vitoria-Gasteizko Udaleko Berdintasunerako Zerbitzuaren finantzazioari esker gauzatu da.


SelfFOCUS proiektuaren aurkezpena (Solasaldia eta dokumentala)

Eguna: Abenduaren 2an, 12.30ean, Artium-en


SelfFOCUS erakusketaren inaugurazioa

Eguna: Abenduaren 2an, 19.00etan

Lekua: Ibaiondo Gizarte Etxea (erakusketa aretoa)

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago