Ingurumeneko Zinemaren Erakustaldia, abenduaren 2tik aurrera Luis de Ajuria gelan

hirinet 2013ko azaroaren 26a

ingurumen_zinemaldiaIngurugiro Gaietarako Ikastegiak hainbat urte daramatza Bartzelonan egiten den Ingurumeneko Nazioarteko Jaialdiko filmak Gasteizera ekartzen. Aurten ere, abenduaren 2tik 18ra, 7 film erakutsiko dira Alaba Jeneralaren kaleko Luis de Ajuria gelan, arratsaldeko 7etan.

 

Abenduaren 2a
'In transition 2.0': Beste bizimodu baterako trantsizioa hasi duen jendearen esperientziak.


Abenduaren 4a
'Unidos': Río de la Platako herritarrak ibaia hirigintzaren aurka babesten.


Abenduaren 9
'Elemental': Erronka ekologikoei aurre egiteko modu irudimentsuak erakusten dituen filma.


Abenduaren 10
'Stop! Rodando el cambio': Desazkundearen bidean, emakume talde bat bizimodu alternatiboen bila.


Abenduaren 16
'Welcome to Fukushima': Fukushimatik alde egin behar dutenen istorioa.
'The New Environmentalist': Aktibismo ekologikoaren sei adibide, sei pertsona.


Abenduaren 18
'Sand Wars': Harea urre berria da, hura eskuratzeko borrokak.



Informazio gehiago:  Ingurumeneko zinemaren erakustaldia

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago