Horretarako, bi egunez, kolektiboek eta elkarteek egindako jarduerak ikusi, entzun, dastatu, bizi ahal izango ditugu euren lokaletan edo espazioetan. Espazio guzti horiek hiriaren erdigune historikoan aurkituko ditugu.
Kolektiboaren ideia azpimarratzeko jaialdiaren antolatzaileek bi "kedada" antolatu dituzte. Bata ostiralean eta bestea larunbatean. Honela irteera kolektiboa - edo manifestazioa- osatuz, hitzordura hurbiltzen direnak elkarteen egoitzak bisitatuko dituzte eta bertan ikuskizunez, erakusketaz, kontzertuez gozatuko dute. Bestalde KULTA jaialdian bi ekintza kolektibo garrantzitsu ere gertatuko dira: norbere onerako merkatu txikia eta biltzar- bazkaria. Hortaz, jaialdi honekin ekintza kultural formatu berri batekin aurkituko gara.
Jarduera guztiak ikus itzazu Kulta programazioa
Informazio gehiago: // www.festivalkulta.blogspot.com.es
Azaroaren 29an eta 30ean