Atal honetan, beraz, ez da onanismo intelektualik edo masturbazio mentalik egongo. Masturbazioak plazerra ematen du (nori ez, mundua nork eta norberak konponduta ikustean!), baina erabat antzua da hori, besterik egiten ez bada. Paja gutxi.
Gaurkoan: ESPARTZUA
Bai, bai! Espartzua! Harrigarria da nola ezkutatu diguten, ezkutatu gabe. Asteak daramatzagu etxean erabiltzen eta harrituta gaude. Hiztegian estropajo begiratu eta espartzu ematen du. Hona hemen abantailak:
- Ekoizpen ekologikokoa aurkitu genuen, kasualitatez (Basoco ferreterian: nola iritsi).
- Ez da enpresa handi horietakoa.
- Ohikoen erabilgarritasun bera du (zartagin eta plantxarentzat ere bai).
- Koipez zikintzean iturri azpian oso ondo garbitzen da (ohikoak baino hobeto).
- Produktuaren heriotza txukuna da.
Batzuetan, kasu honetan bezala, artikuluak informatiboak izango dira, norberak bere etxeko ohiturak aldatzeko (eta, hortik, plazerra!).
Besteetan ekintza kolektiboagoak proposatuko ditugu: xaboia egiteko topaketak, erosketa kolektibo interesgarriak, berrerabiltze proiektuak, janaria poteratzea...). Horrelakoetan Errekaleor inguruan elkartuko gara.
Hastera goaz,
Ongi etorri!
PD: masturbazioaren eta ugalketa helburu ez duen sexuaren alde bagaude...!
Egilea: "Revoluhome Proiektua"
Kaixo irakurle, berriak gara Hirinet-en. Kolaboratzaileak nahi zituztela, eta idatzi nahi genuen galdetu ziguten. Hilabete eman dugu hau nola egin pentsatzen eta erabaki dugu: Gasteiz hiriguneko biztanleentzako arituko gara; etxeko ohiturak aldatuz, gauza txiki eta praktikoekin, aldaketa handiak egitea da helburua.