EUSKARAK 365 EGUN, Gasteizen

Euskararen Agenda 2013ko abenduaren 3a

 

365egun_gasteiz_laukizuzena


365gasteizbanner

Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan urte osoan euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatu dute Gasteizko euskaltzaleek. Elkarretaratzea iluntzeko 20.00etan izan da Arka plazan, Gasteizko Ibiltariak 'EUSKARAK 365 EGUN' kartela soinean. Momentua betikotzeko argazki batzuk atera ostean triki-poteoan abiatu dira erdiguneko

 

kaleetan zehar. Musika eta abestiak lagun, dendetan eta tabernetan 'EUSKARAK 365 EGUN' lelodun kartelak jarri dituzte. Ordu bete inguru luzatu den ibiltalditxoan hirurogehi lagunetik gora elkartu dira.

Euskaltzaleen Topaguneak Euskal Herriko 30 guneetan koordinatutako ekimena da aurten 'EUSKARAK 365 EGUN' eta Gasteizen GEU elkarteak hartu du kudeatzeko ardura beste hainbat eragilerekin elkarlanean. Iragan astean hasi ziren Zabalganan eta Salburuan 'EUSKARAK 365 EGUN' kartelak banatzen auzo horietan antolatuta hainbat ekintza aprobetxatuz. Eta gaurkoan Lakuan eta Judimendian izango dira kartela-jirak.


 

 'EUSKARAK 365 EGUN' ekimena Gasteizen

GEU elkarteak 'EUSKARAK 365 EGUN' ekimena Gasteiz zabaltzeko asmoz hainbat auzo elkarte eta eragilerekin elkarlanean aritu da.

'KARTEL-JIRA', argazkiak eta gehiago...

  • 'EUSKARAK 365 EGUN' lelodun kartelak zabalduko dira. Kartelak taberna, denda, eskola, kultur-etxetan banatu eta kalean pegatuko dira. 
  • 'EUSKARAK 365 EGUN' leloarekin argazkiak atera eta 365egun.eu webgunera igoko dira. 
  • Hainbat eragilek antolatutako ekintzekin koordinatuta.


Non, noiz, zer...


365egun_gasteiz_1

  • GASTEIZ [ekitaldi nagusia]. Abenduaren 2an, astelehenean. GEU elkarteak antolatuta 
    • 'EUSKARAK 365 EGUN' KARTEL-JIRA, ARGAZKIA eta TRIKI-POTEOA. 20.00etan, Arka plazan (Ibiltariaren ondoan) 
 
 
  • ZABALGANA. Azaroaren 28an, ostegunean. 'Zabalgana euskara zabalduz' batzordeak antolatuta (Zabalgain, Zabalgana Batuz eta Txorrosolo) 
    • PINTXO POTE EUSKALDUNA + 'EUSKARAK 365 EGUN' KARTEL-JIRA. 19.00etan, Zabalganako Auzo elkartearen bulegoan (Zabalgana Hiribidea 46)
 
 
  • SALBURUA. Azaroaren 29an, ostiralean. Sarburu Kultur Elkarteak antolatuta 
    • 'EUSKARAK 365 EGUN' KARTEL-JIRA. 20.30ean, Averiado Tabernan 
    • BERTSO-AFARIA. 22.00etan, Averiado Tabernan. (Salburua Boulevarra 56)

  • LAKUA. Abenduaren 3an, asteartean. AEK euskaltegiak antolatuta 
    • NAPOKA IRIA, musika. 10.30ean, Buddha tabernan (Katalunia plazan) 
    • 'EUSKARAK 365 EGUN' KARTEL-JIRA. 12.00etan, Zumaia plazan

  • JUDIMENDI. Abenduaren 3an, asteartean. AEK euskaltegiak eta Judimendiko Auzo Elkarteak antolatuta
    • KIDAM MAGOA. 18.00etan, Judimendiko Auzo Elkartean
    • 'EUSKARAK 365 EGUN' KARTEL-JIRA 19.30etan, Judimendiko Auzo Elkartean (Cola eta Goiti kalea)

   

 Antolatzailea: GEU elkartea

Laguntzaileak: Zabalgain Kultur Ekimena, Sarburu Kultur Elkartea, Judimendiko Auzo Elkartea, Gasteizko AEK

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago