Aurtengoa bosgarren edizioa da Arabako Campuseko Errektoreordetzak, 2008an, lehiaketa berreskuratzea eta berpiztea erabaki zuenetik eta 2009an berriro abian jarri zutenetik.
Oraingo honetan 501 film labur jaso dituzte antolatzaileek. Hortaz hautaketa-batzordeak oso lan zaila izan du 71 lan aukeratzen, lehiaketako sari ofizialak eskuratzeko lehiatuko direnak, zein bere sailean. Fikzioa, animazioa eta dokumentala, CORTADAko betiko sailak, Gasteizko ikus-entzuleekin izango dira. GUREAK eta HEMENGOAK sailek 2013ko euskal eta arabar film laburrik onenak aurkeztuko dituzte, hurrenez hurren. FREAKY POWER GAUA ere izango dugu; azken sail hori sari banaketarekin elkartuko da, lehiaketa itxiko duen ekitaldi soil batean.
Lehiaketaren planteamendua, bizi ditugun aurrekontu murrizpenei egokitu zaienez gero, aurreko urteetan baino xumeagoa da. Halere, proiekzio guztiak lehiatzaileak izango dira, eta jaialdiak egoitza gehiago izango ditu aurten: Montehermoso Kultur Etxeko Ortuño Aretoa (Animazioa eta Dokumentala), Floridako zineei (Fikzioa, Gureak eta Freaky) eta Artiumeko auditorioari (Dokumentala eta Hemengoak) batuko zaiena.
26 ASTEARTEA
19:00 ARTIUM DOKUMENTALA 1
21:00 FLORIDA FIKZIOA 1
27 ASTEAZKENA
17:00 MONTEHERMOSO ANIMAZIOA
19:00 ARTIUM DOKUMENTALA 2
21:00 FLORIDA FIKZIOA 2
28 OSTEGUNA
17:00 MONTEHERMOSO DOKUMENTALA 3
19:00 FLORIDA GUREAK 1
21:00 FLORIDA GUREAK 2
29 OSTIRALA
17:00 ARTIUM HEMENGOAK
19:00 FLORIDA FIKZIOA 3
21:00 FLORIA FREAKY POWER GAUA ETA SARI BANAKETA
Informazio gehiago: Cortada programazioa
Egilea: Klaketa
Azaroaren 26an, asteaartean, CORTADA Gasteizko XVII Film Laburren Zinemaldia hasiko da. Badira dagoeneko zazpi edizio jaialdi hau berpiztu zenetik, Estatuko film laburren lehiaketarik ospetsuenetako bat hain zuzen.