Arrazoi desberdinengatik erabiltzen dut bizikleta; eraginkortasuna, ekonomia, hiritar eta ingurune kontzientzia, osasuna, ariketa eta beste abantaila pertsonal eta orokorrengatik.
Baina, hortaz gain, besteei traba egitea gustatzen ez zaion pertsona arduratsua naizenez, bizikletan ibiltzen naizenean:
- Zirkulazio arauak ezagutzen eta errespetatzen ditut
- Errepidetik noa, gidari gisa ditudan eskubideez baliatuz
- Espaloitik ibiltzea saihesten dut, baina beste erremediorik gabe espaloitik nabilenean, oinezkoen lehentasuna errespetatzen dut, haiengandik eta fatxadetatik ahal bezain beste urrunduz; izkinetan eta garajetako sarreratan kontu handiz ibiltzen naiz eta abiadura moteldu egiten dut.
- Oinezkoen alderdietan, oinezkoen lehentasuna errespetatzen dut beti, eta leku jendetsuetan bizikletatik jaitsi egiten naiz.
- Oinezko edo bizikleten pasabideak gurutzatu baino lehen errepidean daudenak ikusi nautela ziurtatzen dut.
- Bidegorrian sartzen diren oinezkoekin pazientzia daukat, batez ere bidegorria espaloian badago.
- Argiak erabiltzen ditut beti eta nire burua ikustarazten dut.
Baina, bestalde, honako hau aldarrikatzen dut:
- Leku seguruetatik zirkulatu ahal izatea: trafiko motela duten kaleetatik edo bidegorri sare on batetik.
- Beste ibilgailuetako gidarien errespetua izatea, eta errepidetik noanean nirekiko segurtasun distantzia mantentzea.
- Bide erditik joateko edo beste bizikleta batekin paraleloan joateko eskubidea.
- Bizikletentzako esklusiboak diren bideetan kotxeak ez aparkatzea.
- Bizikletak gordetzeko leku seguruak aurkitzea, etxe edo lantegi ondoan.
- Urte osoan zehar, errepidetik seguru ibiltzeko ikastaroak egotea.
- Errepidetik doazenentzako argi horia gorriarengatik aldatzea, oinezko eta bizikletek berdea dutenean.
- Semaforoen sinkronizazioa, medianetan ez gelditzeko.
Iturria: Gasteizen.com
Gasteizko Bizikleteroak elkarteak txirrindularien manifestua egin du.