'Euskara ondo ez badakit, egokia da seme-alabei euskara egitea? Seme-alabek ez dute nahi nik euskara egiterik. Zer egin dezaket? Euskara aberatsa izango al dute nire seme-alabek? Nola lagundu?...' Pentsatu edo esan al duzu, inoiz, horrelakorik? Eta ba al dakizu horren aurrean zer egin? Iñaki Eizmendi Gizarte Hezitzaileak zalantza hauek argitzen laguntzeko klabe batzuk emango dizkigu.
Noiz? AZAROAren 23an, larunbatean, 11.00etan
Non? IGNACIO ALDECOA kultura etxean. 'Badu, bada' erakusketaren baitan
Antolatzaileak: Gasteizko Mintzalaguna eta Arabako Foru Aldundia
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.