Hortaz, hausnartze eta dedikazio sakon baten ostean sortzen da Aranbururen asertzio-mezu hau, gai anitz zein unibertsalekin josia; besteak beste, migrazioa, gizateria, kutsadura, zahartzaroa, heriotza, familia, adiskidetasuna, eta gauza eta gai guztien gainetik, maitasuna, bizitza eta sorkuntza ororen ezinbesteko elementua.
Anttonek azaldu duenez Bizirik-en entzun daitezkeen kantuen gauzatze-prozesuak fase ezberdinak izan ditu. Hasiera batean inspirazio koaderno batean idatzi ziren boli hutsez, ondoren etxean grabatu zituen Anttonek eta azkenik Eturako entsegu lokalean moldatu ziren 2013ko negu hotzeko igandeetan. Zentzu horretan, disko honek, musikari handien ekarpenak badauzka: Raül Vera (gitarra), Asier Yarza (baxua), Iker Uriarte (bateria), Josu Jungitu (teklatuak) eta Sonia Vera (koruak). Guzti honi Gaua Producciones estudioaren lana gehitu behar zaio, Aitor Abioren produkzioarekin.
Bizirik-en kantuetan sumatzen diren estiloen aniztasunak nolabaiteko harridura sortarazi dezake, izan ere maisutasunez batzen baitira rock-a, kantugile kutsuko musika edota country-a.
Informazio gehiago: Antton Aranburu
Antton Aranburu kantugile busturriarak bere bigarren lana “Bizirik” aurkeztu du. Aspalditik Gasteizen bizi den musikariak azaldu duenez, lan berri honetan bizitzari egiten zaio kantu eta etxeko grabazioetan ordu asko igaro ostean sortzen da, munduko latitude hauetan krisialdi ekonomikoak eta batik bat balioen gainbeherak markatutako testuinguruan.