Ekimena, Espainia mailako Elikagai Bankuen Federazioak burutuko du herrialdeko autonomia erkidego guztietan bi helburu nagusirekin; gizartea alferrikako kontsumoaren ondorio negatiboetaz ohartu dadin eta hain zabalduta dauden kontsumo ohitura hauek desagertu daitezen.
Momentuz, Espainia osoan, 600.000 lagunek baino gehiago parte hartuko dute borondatezko lanetan elikagai bilketaren alde 5.000 bat merkatal establezimendutan. Araban, 63 supermerkatuk hartuko dute parte, hauen artean; Eroski, Lidl, Aldi, Carrefour, El Corte Inglés, Leclerc, Dia edo Simply-k.
Gainera, parte hartzeko interesa duten pertsonek Arabako elikagai bankuko telefono zenbakira deitu dezakete (945 258 334)
Arabako elikagai bankuak kanpaina berri bat antolatu du Arabako lurraldeko hainbat supermerkatuetan. Elikagai bilketa hau, azaroaren 29an eta 30ean burutuko da.