Hekimen Herri Ekimeneko Euskal Hedabideen Elkarteak Ateak Irekiren webgunearen itxiera salatu du

hirinet 2013ko azaroaren 15a

ateakireki

Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteak salatu nahi du Ateak Ireki izeneko eebgunearen itxiera, eta elkartasuna agertu nahi die atari hori martxan jarri eta bertan lanean aritu diren guztiei. Hekimenek informazio askatasunean sinesten du.

 

Komunikabide bat ixteak askatasun horren aurka jotzen du bete--betean, komunikabideek horixe egiten dutelako, informazioa askatasunez zabaldu, hedatu eta gizarteratu. Ateak Ireki ekimenaren galera, alde horretatik, herritarrek informatuak izateko daukaten askatasunaren kontra doa.


Egilea: Hekimen Herri Ekimeneko Euskal Hedabideen Elkarteak

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago