'Homo homini lupus', edo beste hitz batzuetan, gizakia otsoa da gizakiarentzat, honela da Malenkoniaren bigarren diskoaren izenburua.
Noiz? AZAROAren 26an, asteartean, 20.30ean
Non? PARRAL tabernan
GEU elkarteak antolatuta
Lehen diskoarekin oñatiarrek tximeleta baten hegazkada leun batekin hegan egitera gonbidatu bagintuzten, kaosaren teoriak dioen bezala honek dakarren ondorio suntsitzaileaz ohar ahal izateko, oraingo honetan otsoekin dantzatzera bultzatzen gaituzte, oso otso bereziekin baina, behinola zutitu eta geroztik bata bestea jan besterik egiten ez dutenak. Gure gizarte honen alegoria, ez hain gizatiarra, guztiarekin ere, berau suntsitzea merezi duen espezie bakarra
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.