
Aitzol Barandiaran, Iñaki Gurrutxaga, Julen Goikoetxea eta Xabier Etxeberriaren proiektu berria. Bertsoa eta musika "fifty fifty".
Aitzolek eta Iñakik azken bertso egunean abestu zuten 'Ze krisi?' kantak itzelezko oihartzuna izan zuen, oraingoan bertsoetan oinarritu baina hamaika molde eta erregistroko ikuskizun musikatua sortu dute.
Noiz? MARTXOAren 25ean, asteartean, 20.30ean
Non? PARRAL tabernan (GASTEIZ)
Antolatzaileak: GEU elkartea
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.