Gasteizko Mintzalagunak 2013/2014 ikasturte berria aurkeztu du

hirinet 2013ko aza. 15a, 10:22

gasteizkomintzaaurkezpena1314Gasteizko Mintzalagunak 2013/2014 ikasturte berria aurkeztu zuen Ignacio Aldekoa Kultura Etxean kokatzen den Badu Bada erakusketan.

Aurten 555 lagun arituko dira mintzapraktika egiten Gasteizen, baina oraindik egitasmoan izena emateko aukera dago, www.gasteizkomintzalaguna.com web gunean.


Mintzapraktika egiteko programak aurten dakartzan berrikuntzen artean, Mintzalagun tabernak egitasmoa aurkitzen da. Mintzalagunen gehiengo batek tabernetan elkartzea erabakitzen duenez, honen helburua, hain zuzen, mintzalagunak biltzeko hautatu dituzten taberna horiekin elkarlana sustatzea da eta taberna hauetara hurbiltzerakoan bermatua izango dute ahal den neurrian, euskarazko zerbitzua eta euskalduna den hizkuntz paisaia. Honekin batera, proiektu honetan parte hartzen duten tabernetan jarduera osagarriak antolatuko dira eta hurrengoak aurreratu zituzten.

 

- ‘Karakorum bizikletaz’ hitzaldia. Azaroak 18,  20:00etan, Hala Bedi tabernan

- ‘Mikologia ikastaro azkarra’. Azaroak 27, 19:30etan, Oasis tabernan (Judimendi)

- ‘Bertso-saio didaktikoa’, Abenduak 10, Taberna de los Mundos tabernan

- ‘Zerb garagardoa’ hitzaldia eta dastaketa. Abenduak 12, 20:00etan, Txistu tabenan


Ondoren Jon Plazaolak euskaldunon inguruko bakarrizketa dibertigarria eskaini zien bertaratu ziren guztiei. Luntx batek amaiera eman zion aurkezpen ekitaldiari.

 

 


 

 


 

Gasteizko Mintzalagunaren aurkezpena iruditan

 

 


 


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide