Nazioarteko erakundeek, NBEk edo EBk ez dute bestelakorik egin. Baina horien gainetik, gerraren gainetik, nazioarteko politika edo Espainiako gobernuen zitalkeriaren gainetik Saharar Herriak bizirik eta harro dirau; injustiziaren kontra eta bere eskubideen aldeko borrokan, POLISARIO frontearen gidaritzapean eta munduko herri guztien elkartasunarekin batera; baita Euskal Herrikoarekin ere.
Horixe da gaur, urteurren mingarri honetan, azpimarratu nahi duguna. Gobernuen gaineko herrien arteko eta bereziki Saharar eta Euskal Herriaren arteko elkartasuna iraun duela.
Horretxegatik ere, gogoan izan nahi ditugu Madrilgo Hitzarmen haiek eta ondorengo politika maltzurrak oraindik pairatzen dituzten atzerriratu guztiak, errefuxiatuen kanpalekuetan edo gure artean bizi direnak; hemengo armekin hildako guztiak, baita kartzelan eta isilpeko atxilotze zentroetatik pasatu direnak edo bertan hil zirenak ere. Eta, jakina, gaur egun Marokoar kartzeletan preso dauden emakume eta gizon guztiak eta beren familiak eta lagunak. Bereziki, gogoratu nahi ditugu Marokoko Salé II presondegian dauden 20 lagunak Gdeim Iziken ahotsa saharar guztien eta gure izenean ahotsa altxatu zutelako. Horietako bat, Larossi Abdeljalil laguna, osasun egoera larrian egon arren, Marokoar gobernuak besteen baldintza kaxkarretan mantentzen du, behar duen mediku laguntza ukatuz.
Larossi eta beste preso politiko guztiak ere libre uzteko exijitzen diogu Marokoar gobernuari. Eta Espainiakoari gogoratzen diogu berak ere erantzukizun legala, politikoa eta morala duela arazo honetan eta herriek eta historiak lehenago edo beranduago kontuak eskatuko dizkiola.
Gasteiz, 2013ko azaroaren 14an
Egilea: SEADen Lagunen Elkartea
Mendebaldeko Sahara ia ehun urtez okupatu eta kolonizatu ondoren, gaur dela 38 urte Espainiako gobernu frankistak – Borbondar Juan Carlos estatuburu lanetan zelarik – bere papera Marokoren eskutan utzi zuen.