Arabar Errioxako Lapuebla de Labarcan kokatzen den Assa ikastola izango da aurtengo antolatzailea eta okasiorako ‘Mugan, bizi, bizi’ leloa aukeratu dute. “Lelo honek azaldu nahi duena da gure mugan euskara bizi dela eta ez hori bakarrik, bizi bizirik dagoela, bai urte askotan zonaldeko ikastolek egindako lanaren ondorioz, zein erakunde, elkarte, euskaltegi edo bertso eskolek egindako esfortzuaren ondorioz ere”, adierazi du Diana Garrido Assa ikastolako zuzendariak. Dianarekin batera, Xabier Arrieta Euskal Herriko Ikastolen Ordezkaria, Adela Chavarri Assa Ikastolako lehendakaria eta Koldo Aiestaran Kukuxumuxuko ordezkaria izan dira. Azken honek Araba Euskaraz 2014ko logo berria diseinatu du, 1994ko eta 1999ko Araba Euskarazetan egin zuen moduan.
Logoan agertzen den txoriak herria, ikastola eta bertako gizartea irudikatzen du eta loreak, altxorra, seiburua, hizkuntza eta hezkuntzaren ikurra txoriaren mokoan agertzen dira.
Informazio gehiago: Araba Euskaraz 2013
2014ko ekainaren 15ean ospatuko den Araba Euskaraz 2014 aurkeztu dute gaur goizean.