Gazte Musik Show lehiaketan izena emateko epea amaitzear!

hirinet 2013ko azaroaren 13a

gaztemusicshow

Gauekoak aisialdi taldeak antolatutako Gazte Musik Show lehiaketan izena emateko epea amaitzear dago, azaroaren 25a arte hain zuzen ere.



Musika talde lehiaketan honetan parte hartu ahal izateko beharrezkoa da 14 eta 35 urte bitartekoa izatea eta taldekideen bataz besteko adina 30 urtetik ez pasatzea. Taldeak hiru abesti propio aurkeztu behar ditu eta honekin batera taldearen datuak, historia, argazki bat, logotipoa etab.

Behin inskripzio epea amaitutakoan, epaimahai batek, zortzi talde aukeratuko ditu. Aukeratutakoek One aretoan joko dute abenduaren 6an eta 7an. Bigarren fase honetan parte hartzen duen taldekide bakoitzak 60€ko ordainsaria jasoko du, gehienez talde bakoitzeko 300€ eskuratuz.


Informazio gehiago: Gazte Musika Show lehiaketaren oinarriak

 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago