Inmersiones 2013, diruaren kontrako jardunaldiak

hirinet 2013ko azaroaren 13a

inmersiones

Inmersiones 2013 proiektu alternatiboa produkzio artistiko eta kulturalen banaketa premiak asetzeko sortu den proiektu bat da.

Hamaika aldiz erabili den “arte emergentea” kontzeptuaren aurrean, erakunde publikoak eta ikus-entzule berriak jarduera garaikideen sarean “murgildu” daitezen eragitea du helburu. Inmersiones ekimenaren formatua urtero aldatzen da, eta aurtengo jardunaldiek "dirua" izango dute gai bezala.


Jardunaldi hauetan, hainbat ekitaldi artistiko egingo dira diruaren kritikaren gaia oinarritzat hartuz. Hala nola, hainbat lehiaketa ospatuko dira (txostenen eta dosierren erakusketak, adibidez), dirurik gabeko merkatu bat ospatuko da eta azkenik "diruaren kontrako enkante" bitxi bat ospatuko da.



Enkante honek hainbat berezitasun dakartza; izan ere enkante baten irudikapen bat izango da. Saltzen diren objektuak benetakoak izango dira, erosleen eta transakzioen moduan. Beraz, zer da enkante hau enkante tradizionaletik bereizten duena? Alegia, objektuen salmentarekin lortzen diren irabazi guztiak metalezko kaxa batean gordeko dira eta honen irekidura soldadura batekin zigilatuko da, horretaz gain, metalezko plaka bat itsatsiko zaio, barruan dauden irabazien kopuru zehatza idatzita daramana.


Beraz, saldutako objektuen jabeek ez dute inongo dirurik jasoko. Honen ordez, kaxa tokiko arte-erakunde bati edo museo bati dohaintzan emango zaio “arte obra” moduan. Hala ere, antolatzaileek adierazi dute ez dutela nahi inolaz ere kutxa hori salmentan jartzea edo barruan dagoen dirua erabiltzea.


Informazio gehiago: Inmersiones 2013

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago