Badator Euskararen Ginkana!

hirinet 2013ko azaroaren 13a

euskararenginakana2013txikiKutxa Ekoguneak, Euskaltzaleon Topagunearen laguntzarekin, Euskararen Ginkanaren hirugarren edizioa antolatu du. Euskaraz eta euskararekin dibertitzeko lehiaketa izango da eta aurten hizkuntza aniztasunaren gaia landuko du.

Beraz, beraz, gainditu beharreko probak eta galderak munduko zein Euskal Herriko hizkuntza aniztasunari lotuak izango dira. Munduko hizkuntza aniztasuna galtzen ari den honetan, hizkuntza eta kultura aniztasun handia aurki dezakegu gure herri zein auzoetan. Hizkuntza aberastasun honen erakusle izan nahi du Euskararen Ginkanak.


Lehen aldiz parte hartzea taldekakoa izango da eta saria euskararen alde dagoeneko martxan dauden edo jarri nahi diren ekimenak sustatzera bideratuko da. 3.000 euro jasoko ditu talde irabazleak.


Horretarako, elkarte edo eragile bakoitzak lehiaketan ordezkatuko duen 4-6 laguneko taldea osatu eta www.euskararenginkana.net webgunean eman beharko du izena, taldea bera eta sariarekin sustatu nahi den proiektua bideo labur batean aurkeztuz.


Ginkanak 2 fase izango ditu: 6 astez, abenduaren 3an hasi eta urtarrilaren 16a bitartean, astero egin beharreko proba bat argitaratuko da eta internet bidez bidali beharko dira erantzunak. Horietan puntuazio altuena jasotzen duten lau taldeak pasako dira finalera eta bertan erabakiko da zein den edizio honetako irabazlea.


Aurkezten diren egitasmoak askotarikoak izan daitezke: hezkuntza, aisialdia, kulturgintza, helduen euskalduntzea, erabilera sustatzeko egitasmoak... elkarteetan burutzen den edozein egitasmo finantzatzeko aukera izan daiteke, beraz animatu! izen ematea zabalik dago!


Informazio gehiago: Euskararen Ginkana

 

euskararenginakana2013

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago