Kameratoia Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya Durangoko azokan izango da

hirinet 2013ko aza. 13a, 09:41
kameratoia_txiki13Azken zortzi urteotan bezala, Euskaltzaleen Topaguneak Kameratoia Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu du eta oraingo honetan agertoki nagusia Durangoko Azokako Irudienea Ikus-entzunezkoen gunea izango da.

 

Gazte euskaldunen sormena bultzatzea eta ekoizpen artistikoa gizarteratzea helburu duen lehiaketa lehen edizioetako formatura itzuliko da: Abenduaren 6an, parte hartzaileek aurkeztu beharreko film laburraren gaia eta bertan islatu beharko dituzten irudien zerrenda jasoko dute. Momentu horretatik, kameratoilariek 48 orduko epea izango dute hiru eta zortzi minutu bitarteko film labur baten gidoia osatu, grabazio lanak egin eta edizio lanak burutzeko, beti ere antolakuntzak jarritako gai eta ezaugarriei jarraiki. Horrez gain, aurkeztuko dituzten film laburretan hizkuntzaren presentzia ezinbestekoa izango da, ahozkoa edo idatzizkoa, euskara hutsean.


Abenduaren 8an, igandean, parte hartzaileek bideoak aurkeztu beharko dituzte, eta orduan hasiko da epaimahaiaren lana. Aurreko edizioetan bezala, epaileek hiru sari emango dituzte, 1.200, 900 eta 600 eurokoak , hain zuzen. Irabazleen lanen emanaldia eta sari banaketa abenduaren 8an bertan izango da Durangoko Azokako Irudienea gunean.


Lehiaketan 18 eta 35 urte bitarteko gazte euskaldunek parte hartu ahal izango dute. Ikus entzunezko lanak ekoizteko, taldeek bere ekipo propioa erabili beharko dute eta aurkeztuko dituzten.


Izena emateko azken eguna: Azaroak 22

Kameratoiaren oinarriak: www.kameratoia.com


 

 

kameratoia_kartela

 


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide