Plataformak adierazi du “botere politikoa gure arreta desbideratzen ari dela benetan garrantzizkoa denetik, hau da, gure giza eskubide konstituzionalak berreskuratzetik (hauen artean, etxebizitza duin bat edukitzea)”. Kaleratzeak Stop-ekoek, Kutxabank salatu dute oraindik ez dutelako bozeramailerik izendatu kaleratze kasuak kudeatzeko nahiz eta honezkero entitateak 40 pertsona kaleratu dituen Gasteizen 2013 urtean zehar.
Hala ere, Eusko Jaurlaritzako datuek diotenez, Kutxabank ez da kaleratzeak gauzatzen dituen bakarra; izan ere, Caixa Bank-ek 32 kasu burutu ditu, Banco Santanderrek 27, Banco Popularrek 25, Laboral Kutxak 17, BBVAk 13, Bankiak 12... Plataformak ere eskatu dio Javier Maroto alkateari, kaleratzeak gauzatzen dituzten entitateetako kontuak deuseztatzearen erabakia irmotzeko.
