Bikote bakoitzak partekatzen duen hizkuntzetako bat, euskara edo gaztelania izan behar da; adibidez, bikotekide batek euskara edo gaztelania irakastea eskaini dezake, beste bikotekideak arabiera irakastearen truke.
Ekimen honekin, jatorri ezberdinetako jendea elkartzea eta berdintasun maila batean hizkuntza bat ikastea eta erabiltzea lortu nahi dela adierazi du Ainhoa Domaicak, Gasteizko Udaleko Gizarte Gaien eta Adinekoan Saileko zinegotziak.
Proiektuan parte hartzeko, adin nagusikoa izatea ezinbestekoa da eta izena ematea guztiz dohainik da; Norabideren egoitzan (Adriano VI.aren kalea, 9) egin daiteke edo bestela Gasteizeko Udalaren webgunean (www.vitoria-gasteiz.org).
Gasteizeko udalak hizkuntzak trukatzeko programa bat jarri du martxan. Momentuz, programa honetan 420 pertsonak parte hartzeko aukera izango dute, modu honetan, bikoteak osatuko dira partekatu nahi diren hizkuntzen arabera. Hala ere, bikoteak egiterako orduan beste hainbat faktore hartuko dira kontuan, hala nola; adina, zaletasunak, gertutasuna edo prestakuntza maila.