Lukas Moodysson (Fucking Àmàl, A Hole in my Heart, Mammoth) kultuzko zinegilearen film ezagunenetakoa da Lilja 4-ever.
Noiz? AZAROAren 14an, ostegunean, 19.00tan
Non? MONTEHERMOSO kulturunean
Lilja 4-ever. Lukas Moodyson, 2002. 109'
Lilja 16 urteko neska da. Haren lagun bakarra Volodja izeneko haurra da. Estoniako herri txiki eta pobre batean bizi dira bizitza hobeago batekin amets egiten. Itxaropen izpi bat pizten da Lilja-k Andrej ezagutu eta maitemintzen denean. Andrej-k Suediara gonbidatu egiten du Lilja bizitza berri bat hasteko asmoz. Volodja ez da fio baina Lilja-k maletak egin eta Suediarako bidaia egin behar duen hegazkin batera igotzen da etorkizuna nolakoa izango den jakin gabe.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.