"2012ko udan bizikletak hartu eta Pakistanera hegan egin genuen Kaxmirreko Karakorum Highway errepide izugarrian eta honen inguruko bailaretan pedalei eragiteko asmoarekin. Bidearen gogortasuna naturaren handitasunak leundu zuen: 7.000 metrotik gorako menditzarrak, izotzezko glaziar erraldoiak, bailara magikoak... eta jende zoragarria. Ahaztezina." Joseba Aizpuruk eta Koldo Zubizarretak orain bi urte lagun talde batek Himalaya inguruan izandako esperientzia kontatuko digute.
Noiz? AZAROAren 18an, astelehenean, 20.00etan
Non? HALA BEDI TABERNAN (Aiztogile 98)
Antolatzailea: Gasteizko Mintzalaguna
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.