Paperezko errezetaren amaiera

hirinet 2013ko azaroaren 11

errezeta-elektronikoaGaurtik aurrera, Osakidetzaren errezeta elektronikoa edo “e-rezeta” indarrean sartuko da Gasteizeko farmazia guztietan. Gaur arte, bakarrik Abetxukoko farmazian zegoen ezarrita errezeta elektronikoa.

Gasteiz izango da orduan errezeta elektronikoaren sistema edukiko duen lehenengo hiria. Hala ere, Donostia izango da hurrengo hiria: Azaroaren 20an, 21ean eta 22an sartuko da indarrean, alegia.

 

“E-rezetari” esker, medikuak errezetatu behar duen medikamenduak ordenagailuan sartuko ditu, eta farmazietan osasun txartela erakustearekin aski izango da farmazialariak medikuak agindutakoa jakiteko.

Gainera, bezeroak ez dira medikuarenera berriro joan behar izango errezeta berritzera, farmaziara zuzenean joango dira aurrerantzean tratamenduko medikamenduak eskuratzera.

 

Gaur goizean, Iñigo Urkullu lehendakaria, Osasuneko sailburua eta Arabako Farmazialarien Elkargo Ofizialeko presidentea Gasteizeko Tomás Alfaro Margolariaren kaleko farmazian elkartu dira “E-rezetaren” ezarketari hasiera ofiziala emateko.

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago