EQUO taldeak Javier Marotoren atzerritarrekiko "jazarpena" salatzen du

hirinet 2013ko azaroaren 11

lokutorioa-vitoria-gasteizEQUO taldeak, Gasteizko alkateak atzerritarrekiko duen jarrera "obsesibotzat" kalifikatu du, lokutorioak zabaltzeko baldintzak gogortzea leporatuz. Honen aurrean, EQUO partiduak baieztatu du Marotoren kabineteak “atzerritarrak kriminalizatzeko” asmoa duela.

Izan ere EQUOk adierazten du lokutorioena ez dela izan Marotoren atzerritarren kontrako lehenengo neurria, eta gogorarazten dute, alkate aukeratu izan aurretik “Zaramagako mezkitaren kontrako manifestaldi xenofoboetan parte hartu izan duela”.

 

Gainera, alkateak “giza laguntzen kobraketa eta elikagaien bonoen erabilera txarra inmigranteei leporatu izana” salatzen du partiduak.

 

Azkenik adierazi dute “Prestaturik” izeneko atzerritarren gizarte integrazioren alde egiten duen elkarte bat zentsuratu duela Gasteizeko alkateak.

 

Arrazoi hauengatik, EQUO taldeak alkatearen inmigrazioarekiko jarrera “obsesiboa” kritikatu du esanez, Gasteizko atzerritarrak “jazarpen” bat pairatzen ari direla alkatearen eskutik.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago